Sistemen teknika

Automatizazioa eta prozesuak zuzentzea, teknologia prozesuak eraldatzea

Zerbitzu motak

 

Proiektuak

Kudeatutako zerbitzuak

Cloud

01

Sistema eragileak

Windows sistemen departamentutik honako alor hauekin loturiko soluzioak aztertu, diseinatu eta ezartzen ditugu:

  • Direktorio aktiboa
  • Posta elektronikoa
  • Sistemen zentralizazioa
  • Elkarlana
  • Segurtasuna

Gainera, bezero kopuru handi bati laguntza globala ematen diegu, egoera onenean manten daitezen eta egunerokoan euren sistemen funtzionamendu egokia bermatzeko. Hori guztia fabrikatzaile eta teknologia garrantzitsuenak ezagutzen dituzten profesionalez osatutako lantalde tekniko bati esker.

02

Birtualizazioa

Birtualizazio taldea baliabideak optimizatzeaz eta sistemen malgutasuna handitzeaz arduratzen da. Era horretan, negozioen behar aldakorren arabera baliabideak hornitzen ditu, eta baliabide guztien kudeaketa zentralizatua egitea ahalbidetzen du era eraginkorrean.

Ezbehar bat gertatuko balitz birtualizazioari esker baliabideak arin eta seguru berreskura daitezke.

Versiako birtualizazio zerbitzuetako lantalde teknikoa fabrikatzaile eta teknologia garrantzitsuenak ezagutzen dituzten profesionalez osatuta dago.

06

Mugikortasuna

Versiaren mugikortasun zerbitzuei esker teknologiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu ahal izango dituzu arinagoak, malguagoak eta errentagarriagoak diren harremanak emaitzatzat edukitzeko, informazioaren segurtasuna eta negozioaren jarraitutasuna bermatuko dutenak.

Mugikortasun konponbideak sektorialak dira, baina oinarrizko xede komunak identifikatzen ditugu, esaterako, informazio jakin batera sarbide edo kalitate hobea ematea, edo oztopoak kendu eta, beraz, produktibitatea handitzea.

07

Tresnak

Versiako tresnen lantaldeak bezeroen negozio-prozesuen kudeaketa hobetzen duten soluzio teknologikoak garatu, ezarri eta mantentzeaz arduratzen da. Gainera, sistemen monitorizazioan espezializatuta dago, eta, hortaz, era egokian funtzionatzen dutela bermatzen du.

Versiaren lantalde teknikoa fabrikatzaile eta teknologia garrantzitsuenak ezagutzen dituzten profesionalez osatuta dago.

08

Komunikazioak

Komunikazio departamentua konektibitatea, segurtasun perimetrala eta haririk gabeko sareen irtenbideak diseinatzeaz arduratzen da; betiere, merkatuko azken tendentziei jarraikiz. Irtenbideak ezartzen ditu, produzitzen jartzen ditu, dokumentatzen du eta instalatu ostean bezeroak izan ditzakeen duden gaineko laguntza teknikoa ematen du.


  • Konektibitatea
  • Segurtasun perimetrala
  • Haririk gabeko sareak

Prozesu honetan guztian harreman estua izaten dugu bezeroarekin, eta segurtasunari loturiko aspektuei lehentasun handiena ematen zaie.


Kable-sare egituraduna

Dauden kategoria eta topologia guztietan kable-sare azpiegituren diseinu eta exekutatze zerbitzuak eskaintzen ditugu:


Teknika sistemetarako gure lantaldearekin harremanetan jar zaitez

JARRI HARREMANETAN ORAIN
Versia

Versia ofrece servicios y soluciones de transformación digital. Sus servicios facilitan la implementación de la tecnología y todas sus innovaciones en las organizaciones de sus clientes para ayudarles a cumplir sus objetivos.

Nuestros servicios

Busca lo que necesitas

Jarraitu gaitzazu